-
Aizue, hau hotza egiten duena!
-
Hartuko al dugu txokolate piska bat? Bai.
-
bai, goazen!
-
Arratsalde on! Arratsalde on, Josemari Gorrotxategi.
-
Kaixo Zer ari zarete? Ikusten dudanez txokolatea jaten.
-
Jan eta jan! Zer moduzkoa dago?
-
Ederra, ikaragarria. Goxoa zegok? Seguru, seguru?
-
Bai, zoragarria. Oso oso ona.
-
Orduan, horixe esango dugu, orduan: Txokolate ona daukagula eta jendea etor dadila jatera.
-
Hombre, propaganda egingo dugu. Horixe.
-
Aizu, Jose Mari.. Zer? Zu noiz hasi zinen gozogintzan?
-
Gozogintzan hamalau urterekin eta gainera txokolatea egiten,
-
zergatik(an) orduan ez zegoen azukrerik,
-
gerra ondorena zen eta gobernuak ematen ziguten kupo bat txokolatero ginenoi.
-
ETa orduan azukrea ematen ziguten, kakaoa ematen ziguten,
-
hainbeste txokolate gobernuaren eskura jarri behar genuen,
-
aiuntamentura bidaltzeko, errazionatua kartilarekin, errazionatzeko.
-
Klaro Horixe izan da. Kandela egitea ere bai
-
Beitu Zeren orduan zegoen errespetu handia
-
eta ohitura handia zen hildakoari argia pizt(utz)ea.
-
Zergatik(an) sinismena zen
-
, beste munduan behar zutela hemen piztutako argia, han argi ibiltzeko.
-
Orduan... Gaur barre egiten dugu horrelako gauzetan.
-
Seguru Horixe zen, orduan, txokolatea egin eta kandelak egin.
-
Horixe esan behar nizun, hemengo produktu garrantzitsuenetakoa txokolatea da?
-
Bai, bai. Txokolatea beti izan(du) da.
-
Eta garai batean zuen fama txarra, baina inori ez zion gaitzik egiten.
-
Eta orain dauka fama ona eta orain lehenago baino askoz gehiago jaten da.
-
Bai.
-
Bazen, Frantziako emakume gazte bat, har(e)k esaten zuen:
-
lastima ez izatea txokolate jatea pekatua.
-
Zergatik(an) orduan izango litzateke poza, edo el placer, osoa izango litzateke.
-
Har(e)k bazekien.
-
Hark bazekien zer edo zer.
-
Josemari aizu, beitu, liburu batzuekin etorri gara.
-
Hansel eta Gretel ez dakit ezagutzen duzun.
-
Hemen agertzen da txokolatezko etxetxo bat, hara eramaten dituzte.
-
Egongo al da leku hoberik bizitzeko txokolatezko etxe bat baino?
-
Nik uste dut ezetz. Ez, ezta?
-
Neuk ere... Neu ere iritzi berdinekoa naiz.
-
Ze, zuk ba al dakizu, goizetik esnatu eta,
-
txokolatea jatea, eta atea txokolatezkoa.
-
Koxka bat kenduta eta jan. Barrura. Hori da jaikitzea goiz-goizetik gozo-gozo.
-
Baina.. ZEr?
-
Baina jaten bazenuen txokolate guztia, zer gertatuko litzateke?
-
Igual etxerik gabe... Atea kendu?
-
Beno bada, haizea denean... manta edo zer-edo-zer jarri eta...
-
Hurrena beste ate batean, beste gela batekoa...
-
Edo Josemariri deitu eta berria egiteko esan. Ezta?
-
Horixe egingo genuke. Hori onena
-
Aizu. Bada, eskerrik asko.
-
Bale. Badakizue.
-
Etxe batean sartzen baldin bazarete, txokolate etxea,
-
atea koxkaka jan eta niri deitu atzera berria egingo dizuet. Berria egiteko.
-
Bale. Gero arte. aio. Agur.