-
Arratsaldean A-8 autopistan luizi batek
-
trafikoa moztu du.
-
Ermua eta Eibar artean izan da.
-
Jakina: gure mutilak hara bidali ditugu
-
Bilbo eta Donostia arteko bidea
lehen bait lehen libratzera.
-
Ongi, dena konponduta orduan.
-
Begiratu dezagun hauteskundeena.
-
Lehendakari jauna: kontua da, luizia...
-
Zaldibarko zabortegitik
eroritako hondakinena dela.
-
Verter Recycling.
-
Joxe Antoniorenetik.
-
Alde denak, salbu eta Arriola,
Tapia eta Beltran de Heredia eta Erkoreka.
-
Baina zenbat bider esan behar dizuet
-
ezin garela hainbeste fabore egiten ibili!
-
Orain amiantoa, bale: tori baimena.
-
Baina sekula ez da nahikoa:
orain plastikoa, gero egurra...
-
gero poliklorobifeniloa!!!
-
"Lekurik ez dudala".
Bada, to! Beste hektarea bat,
-
hondakinak eta hondakinak botatzeko.
-
Ez pixka bat gainera: 200 kamioi egunean!
-
Lehendakaria, hori ez da dena.
-
Baina non duzue burua??
-
Lehendakaria: langile bi desagertuak daude.
-
Zer langile eta zer langile ondo?
-
Ba al dakizue zelakoa etor daitekeen
-
batasuneroek hari horretatik
tiraka hasi ezkero???
-
Suhiltzaileak,
Ertzainak eta Babes Zibilekoak
-
Barinagaren zaborra esku hutsez kentzera
-
bidali genituela enteratzen direnean????
-
Zer uste duzue, konposta dela ala??
-
Orain ekologistena bakarrik ez:
-
sindikatuetakoen matraka ere
entzun beharko dugu,
-
gaixotasun profesionalak, eta
-
deskontaminazio kontuekin lata emanez.
-
Eta egon: laster ditugu
komunikabideak gainean deika
-
eta jendea zarataka.
-
Eta aurpegia neuk eman beharko dut!
-
Inutilak! Ezjakinak! Afizionatuak!
-
Noski: Jaurlaritzako kideak
-
horretarako gaude.
Sailburuak? Dimisioa.
-
Lehendakaria? Dimisioa.
-
Lasai Maikarmen: teknikoak ez gara aldatzen.
-
Noski. Alderdiak beste bat ipiniko du,
-
eta listo. Kukurrusalda.
-
Behintzat, administrazio kontseilu
onen bat bilatuko al didate.
-
Hau nire heriotza politikoa da.
-
Non da Rementeria?
-
A, noski. Hori nire postua
hartzeko zain dago.
-
Hor, isilik eta ikusezin.
Alkandora zuria zipriztindu "barik".